Anima zaitez panderoa ezagutzera!

Panderoa

Panderoa perkusiozko musika tresna da, esku bakar batekin eta hatzekin jotzen dena. Menbranofono familiakoa da musika tresna hau, zabaldu eta tinkaturiko mintz baten bibrazioek sortzen dutelako bere hotsa.
Panderoa Mesopotamian, Ekialde Hurbilean, Indian, Grezian eta Erroman sortu zen, baina Portugalen, Hispanian eta Latino Amerikan ere ezaguna da. Horrekin batera, Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilera oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera. Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira. Biribila da musika tresna hau eta panderetak ez bezala, panderoak ez dauzka sonailuak, ezta txintxarririk ere, eta eskuarki handiagoa da. Bastidorean sonailurik eta txintxarririk ez baditu ere, panderoek barrualdean haziak, dayrona, txintxarriak, harri koxkorrak, nahiz beste edozein objektu txiki eraman ditzake. Mintzaren kontra jotzean, elementu horiek aberastu egiten duten panderoaren soinu baxua. Jaietan edo egun berezietan, ingurua animatzeko erabiltzen da musika tresna hau, lehen esan dudan bezala, gehienetan trikitiarekin batera jotzen da. Panderoarekin jotzen den musika mota oso alaia da, eta martxa askokoa. Dantza egiteko gogoak ematen dizkizun musika motetariko bat.





Informazio iturriak:

Iruzkinak