Bateria perkusiozko musIka tresna multzo bat da oro har pertsona bakar batek jotzen duena. XX. mendeko hamarkadez geroztik, Rock, pop eta jazz estiloetan oso ezaguna da. Afrikako danborrak, Txinako tinbalak,Turkiako baketak eta Europako bomboa nahastuz sortu zen Bateria 1890. urtean. Horregatik, jatorriaz hitz egin behar badugu, Afrikakoa, Txinakoa, Turkiakoa eta Europako jatorria duela esan beharko dugu, musika tresna ezberdinekin osatua dagoelako, hala ere, Estatu batuetan erabiltzen hasi zen lehenik. Instrumentu guzti hauek nahastuz, pertsona bakar batek perkusiozko soinu asko tresna bakar batean joteko aukera asmatu zen.
Bi Bateria mota daude:
Akustikoa: instrumentuak berak egiten du soinua.
Elektronikoa: grabatutako soinuak ateratzen ditu jotzean.
Bateriaren zatiak dira: Plato ride, tom de piso, tom-ak (1 eta 2), bombo, caja o tarola eta hit-hat o contratiempos. Plato ride-a da, hit-hat platerra baino handiagoa eta gehiago irauten duena,Tom de piso-a da tom-rik handiena eta gehien entzuten dena. 1 eta 2 tom-ak dira txikienak eta gutxien entzuten direnak.Bonboa da bateria osotik handiena eta gehien entzuten dena. Caja, ertaina den instrumentu borobil bat da. Eta nire gustokoena hit-hat-a, ride-a baino askoz txikiagoa dena.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina