Bat pat eta zombi kirolzaleak
Idazlea: Roberto Pavanello.
Marrazkilariak: Blasco Pusapia / Pamela Brughera
Argitaletxea:Mezulari
Argitalpen data: 2019ko ostailean
Liburu sail honetan Bat Pat izaten da pertsonaia nagusia, baina kasu honetan, Leo da.
Lehen seihileko notak helduko direnean hasiko da dena. Antza denez, beraren bi anai-arreben notak onak izango dira, baina salbuespen bakarra Leo izango da. Ezer larririk, baina gorputz hezkuntzako lau hark atentzioa deituko du. Hori dela eta bere aitaren ardura; zerbait egin behar duela pentsatuko du lau haren aurrean. Leoren aitak pentsatuko dituen ideietariko batzuk, ordenagailua kentzea izan da, egun guztia ematen duelako beraren aurrean, eta beste erremedioa, Leok normalean jaten duenaren erdia jaten hastea izan da. Baina, noski, Leok ez du hori egiterik nahi, eta ez dago bere aitak hartutako erabakiak errespetatzeko prest, beraz, bere aitak beste ideia bat edukiko du: medikuarenera eraman eta hark bere kondena jarriko dio. Kasu honetan Leok onartu egin du bere aitaren ideia.
Iada medikuan zeudela, medikua Leoren erreflexuak oso onak direla ohartuko da.
Ondorioz, medikuak, Leo kirol bat egiten hasiko zela erabakiko du.
Zein kirol izango ote da?
Bukatzeko, nire iritzia emango dizuet. Oso liburu interesgarria eta polita dela uste dut, gainera irakurtzeko errez samarra da eta gehienetan intriga handia uzten dizu. Oso gomendagarria da, niretzat behintzat.
Peru Guisasola, 2020/10/31
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina