Bi planeta zuzenean behatu dituzte, Eguzkiaren antzekoa den izar baten inguruan.

 

Eguzkiaren antzekoa den izan baten inguruan


VLT teleskopioarekin hartutako irudiak konbinatuz, Eguzkiaren antzekoa den izar baten inguruan dauden bi planeta erraldoiz osatutako planeta-sistema behatu du., 300 argi urtean edukitzen du. Eguzkiaren antzekoa da, baina askoz gazteagoa: 17 milioi urte besterik ez ditu. Inguruan dituen gasezko bi planetak, berriz, gure Eguzki-sisteman dauden gasezko erraldoiekiko oso bestelakoak dira. 160 eta 320 astronomia-unitatera daude izarrarekiko; Jupiter eta Saturno, hurrenez hurren, 5 eta 10 astronomia-unitate daude.


 Batak Jupiterren masa halako 14 ditu; besteak, sei. Haatik, aurkitzaileek diotenez, sortu zenean gure Eguzki-sistemak haien antza du behatu berri duten planeta-sistemak, eta horregatik espero dute halako egituren eraketaz irakaspen berriak lortzeko moduan egongo direla. 


Planeta-sistemei dagokienez, orain arte bi sistema baino ez dira ikusi zuzenean, baina Eguzkiaren antzeko izar batean bi planeta ikusten dituzten aurreneko aldia da oraingoa. 


Informazio iturria: Zientzia.eus
2020/11/28

Iruzkinak