Casting-a ( Eskularru beltzak 2)

 


Eskularru beltzak. Casting-a" | Novedades literarias, Literario ...Izenburua: Eskularru Beltzak: Casting-a

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2017



Bi talde daude Institutuan, batetik sua taldea: Institutuaren jabe sentitzen direnak, indarra transmititzen dute. Beire, Lete eta Kar. Bestetik, Eskularru beltzak: Sua taldearen kontrakoa dira; hauek, oso lotsatiak dira, baina Baba beraien taldean dagoenetik indartsuak sentitzen dira. Mutila ere ondo sentitzen da bere familia berriarekin. Bi talde hauek ez dira oso ondo moldatzen. Gainera Beire haserre dago bere lagun Lete Babarekin ondo konpontzen delako; bere laguna zenak berari min handia egin zion eta horregatik ez du berarekin ezer jakin nahi. 


        Urte honetan sorpresa ugari izango dira, eta baita arazoak ere, Beyonce-ren belarrietara casting bat egingo dela helduko da. Beire mozorro festa bat antolatzen dago eta Baba berriro ere eskularru beltzak jantzita ring gainera igoko da borrokatzeko. Gimnasiora bere lagunak direnak eta ez direnak joango dira ikustera. Baina denak handik ez dira pozik aterako, zergatik izango ote da? Beirek Baba ezagutu ez balu ondo moldatuko lirateke?


Iritzia:

     Niri liburu hau asko gustatu zait, Eskularru Beltzak 1 bezalaxe. Hirugarren liburua irakurtzeko gogoa daukat. Netflix-eko telesailak baino intriga gehiago eman dit liburuak. Asko gustatu zaizkit pertsonen izaerak, baina Lindak amorrua trasmititzen dit ez dakit zergatik, orokorrean larregi gustatu zait. Beirek esaten duen bezela ezin dut sinetsi liburu hau hainbeste gustatu izana. Hirugarren liburua irakurriko banu mundiala izango litzateke, leopardo bat korrikan baino arinago irakurriko nuke!



                                                                                                         S.Urrejola, 2020-09


Iruzkinak