Ezagutzen ahal duzu txalaparta?

 

Txalaparta


Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da, eta gehienbat folk musikan erabiltzen da. 


Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute,  Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.


Txalaparta sortu zenetik, gutxinaka-gutxinaka garatzen joan da, esaterako, lehen bi edo hiru arrizko oholek osatzen zuten txalaparta, baina gaur egun hamabi baino gehiago izaten dituzte, hainbeste ohol dituzte, doinuak eta akordeak jo ahal izateko.


Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. Esan izan da milaka urte dituen tresna dela, baina hori ez dago frogatua. Tobera metalezko tresnaren eta kirikoketaren antza dauka, jotzeko moduagatik eta testuinguruagatik. 





Iruzkinak