Eskularru Beltzak Casting-a (Elene Garcia)





Izenburua: Eskularru Beltzak; casting-a

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2017ko urriaren 5a




Institutuan bi talde ezberdin sortu dira: batetik, Sua taldea osatzen dutenak, Beire, Kar eta Lete. Bestetik, Eskularru Beltzak osatzen dutenak Baba, Linda eta Beyonce. Oraingo honetan, telebista saio baterako pertsona bakarra behar dute eta horretarako casting-a egin dute. Bertara Beyonce eta Beirek eman dute izena, nork irabaziko ote du papera?


Tartean, inauteriak dira eta mozorro festa bat antolatu dute, kontzertuak, mozorro lehiaketa eta beste hainbat ekintza egingo dira. Itzelezko martsarekin datoz berriz ere gure protagonistak.


Beste alde batetik Babak bere eskularru beltzak berriz ere jarriko ditu ring-era igotzeko, bere beldurrak gainditzeko prest. 

Eta zu liburuak kontatzen dituen abenturak gozatzeko prest?  


IRITZIA: 

Niri liburu hau lehenengoa baino askoz gehiago gustatu zait. Bigarrenak lehenengoa baino interesgarriagoa dela iruditzen zait. Behin hasi eta amaitzeko gogoa duzu ia zer gertatuko den zain. Baina liburua amaitzean, pena handia sortzen zaizu amaiera beste liburuekin konparatuta askoz ezberdinagoa baita. 

Niri orokorrean asko gustatu zait gainera horrialde batzuetan irudiak ditu. Nik hobetzeko, luzeagoa egingo nuke liburua, zeren eta, bi egunetan amaitua duzu eta gainera amaierako momentuan azten dira arazoak. Horrek intrigarekin usten dizu eta batzuetan gehiegizkoa da. 


Elene Garcia Bascones, 2020-10


Iruzkinak