Izenburua: Eskularru beltzak
Idazlea: JASONE OSORO
Argitaletxea: Elkar
Argitaratzea: 2017
Gurasoek, Beire, ingelesa ikasteko kanpamendu batera eramango dute. Han, neskatoak ez du lagunik ezta harremanik sortuko, baina lekua gorroto arren, bere bizitza aldatuko duen pertsona bat ezagutuko du, Baba. Mutiko honek Beireri gauza asko irakatsiko dizkio eta Beirek praktikan jarriko ditu. Babaz gain, Beirek etsai bat aurkituko du, Andrea. Azkenean, nahiko berdinak izango direla konturatuko da.
Dena aldatuko da bere bi lagunekin, Kar eta Lete, Beire institutura bueltatuko denean. Hirukote honek Sua deituriko taldea dauka eta institutuko nagusiak dira, denek errespetatzen dute hirukotte hau, baina ikasturte hasiera hau ez da izango haiek espero duten modukoa eta gauzak aldatu egingo dira.
Zer gertatuko da gure protagonistarekin eta bere lagunekin? Eta bere etsaiarekin? Kurtso hasiera txarrera ala onera joango da?
IRITZIA
Niri asko gustatu zait. Oso polita da eta erakarri nau. Baba ezagutzen duenean nire zatirik gogokoena da. Gainera oso erreza da irakurtzeko eta bizitza borroka bat dela erakusten dizu. Gainera liburuak erakutsi didana lagunak ondoan izanda dena dela posible dela da. Nik, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet eta gainera amaiera jakiteko irakurri beharko duzue!!!
Animatu irakurtzera!!!!
Uxue Sagarna
2020ko azaroaren 3a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina