Hainde the best Amazon price in SaveMoney.es

Ez da hain erraza haurra izatea!


Idazlea: Pilar Lozano Carbayo

Izenburua: Ez da hain erreza haurra izatea!

Argitaletxea: Edebé; Tukan bilduma.

Argitalpen urtea: 2008



Bazen behin Fernando Lagos izeneko mutiko bat. 


Fernandok belarri handiak ditu, baina ez du uste horrek arazoak ekarriko dizkionik, bera bere belarri handiekin pozik bizi da. 

Mundu guztiari ez zaizkio Fernandoren belarri handiak normalak iruditzen eta ikastolan barre egiten diote.

Fernando oso minduta sentitzen da bere gelakideek barre egiten diotenean. Gelan bada beste mutil bat, ordea, bere egoera beretsuan dagoena eta lagunak egiten dira. Baina hala ere Fernando umilatua sentitzen da. Bere aitak ere belarri handiak ditu baina inork ez dio barrerik egiten, pentsatzen du. Normala izatea gustatuko litzaioke, besteen moduko belarriak izatea.

Lortuko du Fernandok besteen burlak eta barreak isilaraztea?




Iritzia:


Liburu hau asko gustatu zait, hausnartzeko balio izan dit; pertsona batzuk besteak zirikatzeko zergatik duten horrenbesteko beharra pentsatzeko.

Inor ez da perfektua eta ez da zertan izan behar ere! Denok molde berean eginda egongo bagina, pertsona bakoitzak dugun xarma eta berezitasuna galduko litzateke eta mundua aspergarria litzateke.

Liburua tristea iruditu zait eta Fernandori egiten diotena  bizitza errealean ere gertatzen dela jakitea gogorra egin zait.


  Uma Bracaglia 2020/11/01


Iruzkinak