Harry Potter eta sekretuen ganbera

Harry Potter eta sekretuen ganbera: 2: Amazon.es: Rowling, Joanne,  Mendiguren Bereziartu, Iñaki: LibrosAutorea: J.K. Rowling

Itzultzailea: Iñaki Mendiguren

Argitaletxea: Elkar

Generoa: Fikzioa eta Literatura / Eleberriak

Argitalpen urtea: 2002


    Urte honetan bigarren urtea da Hogwartsen Harry Potterentzat. Eskolara joan aurretik bere osaba-izebarekin egon da. Eskolara joan baino egun bat lehenago, bere logelan Dobby agertu izan zen, etxeko iratxo bat. Dobbyk, Hogwartsera ez itzultzeko esaten dio, oso arriskutsua delako, izan ere urte honetan gauzarik txarrenak gertatu behar dira, baina Harryk, joango dela esan dio. Beraz, Dobby haserretu egingo da, eta Harry Potterren osaba-izebaren afaria hondatuko du.  Gau horretan Ron, Harryren lagun mina, eta bere anaiak, Fred eta George Weasley, Harryren bila joaten dira auto hegalari batean, eta beraien etxera eramango dute.

Hurrengo egunean, Hogwartsera joan behar dira, baina trena galtzen dute Harry eta Ronek. Orduan, Ronen auto hegalaria erabiltzen dute joateko. Arazo asko izango dituzte bidaian zehar, eta Hogwartsera iristerakoan, Roneri barita apurtzen zaio.

Egunak pasatzen dira eta Hogwartseko hormetan gorriz agertzen dira esaldi batzuk.

Zer egongo da jarrita hormetan? Aurten Hogwarts hain arriskutsua bada Dobby-k dioenez, zer gertatu ahal da? 

    Esan liteke, liburu hau oso ondo dagoela, nahiz eta ez den oso erreza irakurtzeko beste edozein liburu bezala. Datu asko ematen du, eta horrela, liburua hobeto uler daiteke. Hau kontuan izanda esango nuke nerabeentzako liburu gomendagarria dela.







Iruzkinak