Izenburua:Harry Potter eta suzko kopa
Idazlea:J.K. Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2000an
Udako oporrak heldu dira eta Harry Potterrek laster hasiko du laugarren ikasturtea Hogwartsen. Hara joateko falta diren egunak zenbatzen ari da Harry, bere lagunak ikusteko, bereziki Roland Wesley eta Hermion Grange. Han sorginkeria berriak ikasiko ditu, quidditchean ere jokatu beharko du, eta suzko koparen lehiaketa ere egin beharko du.
Baina Harryk oraindik badu zer miatu eta aztertu Hogwartseko gazteluan, hainbat misterio deskubritu beharko dituzte berak eta bere lagunek, baina Harry kontuz ibili beharko da.
Horrez gain gauza askori ere aurre egin beharko diote. Zer abentura biziko dituzte Harry-k eta bere lagunek? Zer gertatuko da suzko kopen lehiaketan?
Nire iritzia:
Nik pentsatzen dut Harry Potter eta suzko kopa oso ondo dagoela, interesgarria eta polita delako, gainera pertsonaiak eta istorioa oso lortuta daude eta horregatik da entretenigarria. Liburu hau irakurtzen ez naiz aspertu misterio eta gauza entretenigarri ugari dituelako.
Beraz, misterioak gustatzen bazaizkizu liburu hau asko gomendatzen dut.
Hala ere liburu honek alde positiboak eta negatiboak ditu.
Alde batetik, alde negatiboak daude, oso lodia dela ikusterakoan, jendeari ez zaio erakargarria iruditzen, baina beste alde batetik, liburu honen alde positiboak ere badaude, hau da, ilustrazioak oso lortuta daude, beraz, horrek liburua erakargarriagoa egiten du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina