Jara
Idazlea: Jasone Osoro
Azaleko Irudia: Alex Macho
Argitaletxea: Begiko
Argitaratze data: 2001
Liburuak, 13 urte bete dituen neska bati buruz hitz egiten du. Neska honen izena, Jara da, bere gurasoekin bizi den alaba bakarra da. Liburua, bera emakume bihurtzen hasten den momentutik hasten da, hau da, hilekoa jaisten zaion momentutik. Bera bere gelako mutil batengatik maiteminduta dago, baina lotsa ematen dio mutil horri esatea. Egun batean bere gustuko pertsonak piercing bat egiten du bekainean, eta eskolako famatuenetarikoa bihurtzen da. Horren ondorioz, beraiek baino urte bat nagusioagoa den neska batek, mutil horri bere estreinazko muxua emango ziola apustu egiten du eta Jarak, berak ematea nahi du. Beraz, bere gustuko pertsonarekin estreinazko muxua emateko eta bere atentzioa deitzeko, mila plan eta erokeria egingo ditu. Azkenean Jarak lortuko ote du desio duen muxua?
Iritzia:
Liburua, oso erakargarria iruditu zait lehenengo momentutik, liburu honen gaia, nahiko intrigantea baita. Kapituloak oso laburrak dira, horregatik oso erraz irakurtzen da, eta kapitulo bat irakurri ostean, hurrengoa irakurtzeko interes handiarekin geratzen zara. Nik gomendatzen dut, hurrengo liburua irakurtzeko gogoarekin uzten baitzaitu nire ustez.
Nahia Irazu Molero
2020/10/29
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina