IIzenburua: Jara
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Begiko
Argitalpen data: 2019
13 urte dituen neska xarmangarri baten bizitza kontatzen da. Jara emakume bihurtzen hasten den neska bat da eta bizitzako etapa berri batera murgilduko da, egoera berriak bizitzera eramango du: gurasoekin haserreak, errebeldia, eta,…mutilak.
Bada Urko izena duen mutil bat, eta Jara txora-txora eginda dago baina Urkok ez dio kasu handirik egiten, bekainean pircinga egin zuenetik, nahiko ezaguna bihurtzen baita klasean. Ondorioz, Jarak erabaki nahiko errebeldeak hartzen ditu Urko txunditu ahal izateko.
Jara garrantzia ukaezina du. Izan ere, eleberri honetan oso aktiboa da. Jara da ekintza guztien sorburu.
Jarak Urko konkistatzea lortuko du?
IRITZIA
Azkar irakurri daitekeen liburu bat da Jara; horrez gain, oso dibertigarria eta emozio beterikoz liburu bat ere bada. Kapitulu laburrak ditu baina idazleak entretenitze funtzioa mantentzea lortu du. Entretenitze hori eleberriak berak, adierazten du orrialde bakoitzean agertzen diren gertakizunak.
Bestalde, sentimendu-nahaste asko islatzea asmatu du idazleak eleberri honetan: maitasuna, amorrua, adiskidetasuna… Guztia protagonistaren baitan gertatzen da, protagonistak bere ikuspuntutik azaltzen ditu gertaerak.
Emozio handiko liburuak maite dituenarentzat oso eleberri aproposa da Jara.
2020-10-29 L. Reta
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina