Murgildu zaitez pianoaren mundura!

 Pianoa


Pianoa instrumentu kordofono bat da. Bartolomeo Cristofori , XVIII. mendean, asmatu zuen. Hala ere, bere jatorria duela milaka urte hasi zen, instrumentu ezberdinen eboluzioaren emaitza baita.


Instrumentu honek normalean 88 tekla ditu, 52 txuriak eta 36 beltzak. Diseinu aldetik, bereizi egiten ditugu horma-pianoa eta isats-pianoa. Horma-pianoa paretaren aurka jartzen den altzari baxu baten antzekoa da. Piano mota honetan, hariak modu bertikalean daude jarrita, pixkatxo bat inklinatuta. Isats-pianoa handiagoa da eta askoz soinu handiagoa du. Hariak horizontalki jarriak daude. Isats-pianoak areto handietan eta kontzertuetarako erabiltzen dira.


Mendebaldeko musikan, pianoa bakarkako interpretaziorako, ganberako musikarako, akonpainamendurako, konposatzen laguntzeko eta entseatzeko erabil daiteke.


Pin en Музыка

Iruzkinak