2016an Osiris-Rex zunda espaziala jaurti zuten Bennu asteroidearen ingurura. 2020ko urriaren 21ean gaueko 00:05ean zunda espaziala asteroidearen gainean jarri zen eta lagin bat hartzea lortu zuen.
Zunda espazialak nitrogeno konprimitua bota zuen Bennuren gainean, lagina hartzeko. Kalkulatzen da 2023an laginak Lurrera iritsiko direla.
NASAko ikertzaileek uste dute lagin horiek garrantzitsuak izango direla eguzki-sistemaren sorrera ulertzeko, izan ere, materialak eraldatu gabe egon dira asteroide-mota horretan sorreratik.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=5hQ_SeBvMGg
Informazio iturria: zientzia.eus; youtube.com
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina