Pianoa


Pianoa kordofono bat da, hau da, bibratzen duen soka tenkatuz osatutako musika-tresna bat da. Ezdu ematen horrela denik baina pianoak barritik ikusten baditugu, nabarmendu ahalko dugu tekla bakoitzeko hari bat dagoela eta hori ukitzean hari hauek bibratu egiten dira soinua ateraz. Beste alde batetik pianoak, guztira 88 tekla ditu eta hauen artean bemolak eta sostenidoak ere badaude.


Pianoaren asmatzailea Bartolomeo Cristofori italiarra dela uste da. 1698an martillete edo klabikordioa sortu zuen. Pertsonaia horrek berak eraiki zuen 1710ean lehen pianofortea edo pianoa. Pianoforte hitzetik dator pianoaren izena. Italierazko hitz bat da, eta instrumentuak asko edo gutxi jotzeko duen aukera adierazten du, teklatzen den indarraren arabera.


Lehen piano-modeloak ez zuen pedalik, eta, beraz, zaila zen soinuaren intentsitatea mailakatzea behin mazoak, teklarekin kolpatuta, larakoaren sokan ematen zuen.


Hankarik gabeko pianoa zen, mahai baten gainean jarri beharrekoa. Ez zen lau zortzidun baino gehiagokoa: hirurogei bat tekla. Baina, zalantzarik gabe, lehen piano klasikoa zen.




Iruzkinak