Saturnoko hexagonoaren egitura argitu dute.

 

Saturnoko hexagonoaren egitura argitu dute


Saturnoko “hexagono” fenomenoaren egitura geruzaz geruza aztertu eta karakterizatu dute  EHUko Planeta Zientzien Taldeko ikertzaileek. Saturnoko Ipar poloko egitura hori bakana da, eta lehen aldiz behatu zutenetik piztu du planeten atmosferen ikertzaileen arreta. EHUko Planeta Zientzien Taldeak ere urteak daramatza hura ikertzen.


Azaldu dutenez, hexagonoa lanbro-geruzaz osatuta dago. Geruza bakoitzak 7 eta 18 kilometro arteko lodiera du, eta analisi espektralaren arabera, partikula oso txikiz osatuta daude (0,1-1 mikra arteko erradiokoak). Konposizio kimikoak ez du lurreko lanbroarekin antzik: Saturnoko atmosferaren tenperatura baxuak direla eta (120-180°C zero azpitik) lanbro horiek hidrokarburozko izotz kristal txikiaz osatuta egon litezke,esaterako,  azetilenoz, propanoz, diazetilenoz, eta, lanbro garaienetan, baita butanoz ere. 


Taldearen hipotesiaren arabera, grabitate-uhinen hedapen bertikalak antolatzen ditu lanbro-geruzak.Lurrean ere behatu dira erdialdeko latitudeetan 100 km/h-ko abiaduran sartaldetik sortaldera mugitzen den zurrusta-korronte uhindunak sortutako antzeko uhinak. Saturnokoa antzekoa izan liteke, baina, planetaren berezko ezaugarrientatik, bakana da eguzki-sisteman.


Saturnoko hexagonoaren egitura argitu dute - Elhuyar Aldizkaria


Informazio iturria: Zientzia.eus

2020/11/30


Iruzkinak