BIOLINA
Biolina, harizko instrumentu bat da, bere hariak arkuarekin igurtzean soinua ateratzen duelako. Musika instrumentu hau, zurezko hirurogehita hamar piezaz osatuta dago. Biolinak, lau hari ditu, ezkerretik eskuinera ikusita: Sol, Re, La eta Mi. Antzina, hariak hestezkoak izaten ziren, baina XX. mendean, metalezkoak erabiltzen hasi ziren. Gaur egun nahi dena erabil daiteke.
Biolina, XVI. mendean ikusi zen bere gaur egungo forman, instrumentu hau beste instrumentu batzuetatik datorren nahaste bat delako.
Instrumentu honek, beste hiru harizko instrumentuekin batera familia bat sortzen du. Familia hau, biola, biolontxeloa, kontrabaxua eta biolinak sortzen dute. Biolina familia honetako txikiena da.
Biolina, musika folken eta klasikoetan oso erabilia da. Normalean, orkestretan aurki daitezke, eta zenbaki handietan, ez baitdu soinu handirik ateratzen, eta beste musika instrumentu batzuek, beraren soinua ez entzutea egiten duelako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina