Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

 Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia:


Datorren irailean hastekoak ziren txapelketako lehen saioak, baina Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi ditu, eta ez du zehaztu noiz izango diren.

«Datorren irailean hasiko litzateke 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia, egoera ohikoa balitz. Ohikotik gutxi du egoerak, ordea, eta nekez betetzen dira txapelketa behar bezala gauzatzeko baldintzak». Bazebilen hotsa lehenagotik ere, eta orain konfirmatu egin du erabakia Bertsozale Elkarteak: atzeratu egingo dute 2021eko Bertso Txapelketa Nagusia. Prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, ez dute txapelketa egin ahal izateko nahikoa berme ikusten, eta ez dute zehaztu noiz izango den.

Aurreko Bertsolari Txapelketa Nagusiko une bat
Informazio iturria: Gehiago jakiteko

Iruzkinak