cobid-19aren txertoa ikuskizun
Lasterketa betean, fasean dauden konpainiak beren hautagaien eraginkortasunaren aldeko propaganda egin dute, norgehiagoka nabarmenean: lehenik, Pfizerrek (AEB) eta Biontechek (Alemania) bereak % 90eko eraginkortasuna duela esan zuten; segidan, Sputnik txertoak % 92koa daukala esan zuten errusiarrek; eta handik gutxira Moderna estatubatuarrek %94,5era igo zuten langa. Pfizerrek ez zuen etsi: lehen iragarpenetik hamar egunetara, eraginkortasuna % 95era iritsia dela baieztatu du.
Iragarritakoa ontzat joz gero ere, ez dute zehaztu infekzioa eragozteko edo sintomak arintzeko eragina duten, COVID-19arekiko talde kalteberenentzat egokiak ote diren, ezta babesak zenbat denbora irauten duen ere, edo banaketa bidezkoa izango ote den. Euretako batek, adibidez, zailtasunak izango ditu banatzeko, - 70 ºC-ko tenperaturan gorde behar baita, eta begien bistakoa da, lehen kolpean, ez direla eskuragarri egongo lehentasuna duten guztiak txertatzeko adina dosi.
Hemen berriaren esteka: https://zientzia.eus/artikuluak/covid-19aren-txertoa-ikuskizun/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina