Galdera nagusia: Nola da posible lau likido horiek nahastu gabe jartzea?
Zer da dentzitatearen zutabea?
-Dentsitate zutabea beirazko ontzi bateko dentsitate desberdineko likidoen ilara da, dentsitate desberdinak geruza desberdinetan nola bereizten diren erakusten duena.
Behar ditugun materialak:
-Xaboia
-Plastikozko botila edo ontzi bat
-Errotulagailu beltza
-Ura
-Olioa
-Alkohola
-Kolorantea
Zer egin behar dugu?
Lau likido hauek ontzian jarriko ditugu, eta beraien dentsitatearen arabera ontziaren behean edo goian geratuko dira, adibdez likido trinkoena edo dentzitate handiagoa duena kasu honetan (xaboia) botatzen dugunean dorrearen azpian geratuko da. Dentsitate txikiagoa duena berriz, botatzen dugunean, dorrearen gainean kokatuko da.
Beraz, garrantzitsua da likidoak ontzian sartzea dentsitatearen arabera, hau da:
1.Xaboia
2.Ura
3.Olioa
4.Alkohola
Prozedura:
1.Zatitu edal ontzia luzera 4 zati berdinetan eta markatu lerro batez.
2.Hasi substantzia desberdinak ontzian jartzen, zentzu honetan.
1.Xaboia
2.Ura
3.Olioa
4.Alkohola
Hemen bideo bat ikus dezakezu esperimentu honen urratsez urrats:
Zer gertatu da?
Esperimentua ikusi dugun bezala, likidoen dentsitateak desberdinak dira, baina, horrez gain, kokatu ditugun moduan , nahastezinak dira beraien artean (hau da, ez dira nahasten).
Beraz gure hasierako galderara joango gara,
Nola da posible lau likido horiek nahastu gabe jartzea?
Modu honetan, asteko zutabe horretan likido trinkoena (xaboia ) ontziaren behealdean geratu da, dentzitate handien duen likidoa delako, eta beste alde batetik, gutxien trinkoa, hau da, (alkohola) gainean geratu da, dentzitate txikiagoa duelako.
Beraz, xaboia ura baino trinkoagoa da beraz horregatik ura xaboiaren gainetik flotatu du, beste alde batetik olioa, olioa ura baino trinkoagoa da, beraz horregatik olioa, uraren gainetik flotatu du,
Baina.... olioa baino dentzitate gutxiago duen zerbait dago?
-Bai, alkohola, beraz horregatik alkohola olioaren gainetik flotatu du, beraz horegatik likido hauek ez dira nahastu, lehen esan dudan bezala dentsitate desberdinak dituztelako.
Informazio iturriak:
-https://www.experimentoscientificos.es/experimentos-densidad/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina