Rosalind Franklin roverra, ia prest

ROSALIND FRANKLIN ROVERRA, IA PREST


Europako Espazio Agentziak Rosalind Franklin izeneko rover bat bidaliko du Martera, bertan bizia ote dagoen aztertzera, edo bizitzeko baldintza egokiak dauden,  eta zientzialari famatu baten izena jarri diote: Rosalind Franklin. 


Rosalind Franklin 300 kilo inguruko gailua da eta 2 metro eta erdi altuera du. Auto bat baino txikiagoa baina ez asko. Dena ondo joan baldin bazen, irailean bidali zuten Martera, eta zientzialariek diotenez, 2022ko abuztu-urri inguruan itzuliko da. Ibilgailuak biziaren aztarnak bilatuko ditu planetaren azalean, atmosferan; oso atmosfera arina du Martek, oso oso arina, baina beharbada metanoaren aztarnak aurkitu daitezke bertan.



Metanoa: Gasa, airea baino arinagoa, eta naturan gertatzen diren deskomposaketetan sortzen da batez ere.


Rosalind Franklin: Rosalind Franklin 1920an jaio zen Londresen, eta 37 urterekin hil zen kantzerraren erruz. Kristalak eta kimika ikertzen zituen, eta ADNaren estruktura molekularra deskubritu zuen beste hiru zientzialarirekin batera.



Informazio iturria: zientzia.eus


Iruzkinak