Zer gertatzen da hondare mugikorretan?
-Ikerketa galdera: Zergatik da hain arriskutzua hare mugikorrak zapaltzea?
-Zer behar dut ikerketa burutzeko?
Materiala: Esperimentu hau egiteko, bi gauza behar ditugu, “maizena” eta ura
Prozedura:
Hare mugikorrak simulatuko dituen nahaste bat prestatu beharko dugu, horretarako, maizena eta ura nahastuko ditugu, bi osagai horiek nahaste homogeneo bat sortuko dute, eta nahaste hori bi egoeratan aurkitu ahalko dugu, egoera likidoan eta egoera solidoan
-Esperimentazioa:
Bidioan hainbat gauza ikusi ahal izan ditugu, batetik, lehen esan dudan bezala, nahastea bi egoeratan aurki dezakegula, egoera likidoan eta egoera solidoan
Baina, zergatik gertatzen da hori?
Hare mugikorrak fluido ez-Newtoniarrak dira, kanpoan dauden “eragileak” hauetan eraginik ez dutenean, egoera solidoan daude, “egoera gelatinosoan”, baina hare mugikorretan aldaketa txikienak egoerara likidora aldatzea eragiten die, alegia, pertsona bat hauen gainetik ibiltzen denean, hare mugikorrak likido bihurtzen dira, eta horren ondorioz, “nahaste” arriskutzu hauen gainean zegoen pertsona haien barruan geratzen arrapatua geratzen da, baina prosezu hori astiro-astiro gertatzen da.
Zoritxarrez, hau gertatzen denean oso zaila da nahaste hauetatik bizirik ateratzea, “bentosa” efektu bat gertatzen delako, hau da, gero eta indar gehiago egin, gero eta gehiago arrapatzen zaitu nahasteak, horrexegatik, mugimendu lasaiak eta geldoak egitea da onena, horrelakoak eginez gero, errezagoa izango da ateratzea, baina halaere, oso zaila da bizirik ateratzea…Beste alde batetik, denok ikusi ditugu horrelako gauzak gertatzen diren filmak,
Egia da arrapatua geratzen zarelako hiltzen zarela?
Daniel Bonn-ek fisikari oso famatu batek, gai hau asko ikertu ondoren ondorioztatu du, pertsonak ez direla arrapatuak geratzen direlako hiltzen, hau da, pertsonak ez dira gustiz arrapatuak geratzen, gorputz erdi bakarrik geratzen da arrapatua, benetan gertatzen dena da; itsasoaren maila aldatzeak bizirik ateratzeko duzun itxaropenarekin amaitzen duela, eta hauetatik garaiz ihes egitea lortzen ez baduzu “estresatua” hiltzen zarela
Horrez gain, bideoan beste gauza bat ikusi ahal da, hau da, indar asko egiterakoan, hare mugikorrekin hainbat forma egin ahal ditugula, edo manipulatu ahal ditugula, baina indar hori kendu eta segundu bat pasatu baino lehenago likido egoerara aldatzen dira, lehen esan dugun bezala, “aldaketa” hau, egiten dugun indarrarengatik gertatzen da, indar asko egiten badugu, solido bezala portatuko dira, baina indar apur bat kentzerakoan likido egoerara aldatuko dira
Egia esan, nahaste honek ez dauka agregazio-egoera zehatz bat, hau da, egiten dugun indarrak definitzen du bere agregazio egoera
Ondorioa:
Asko ikertu ondoren, nahiko argi dago zer gertatzen den hare mugikorretan, hau da, hare mugikorrak indar bat “sentitzen” badute, egoera likidora aldatuko dira, horrek arrapatua geratzea eragingo du, baina hauek ez dute gustiz arrapatuko indar hori egin duen biziduna, gorputz erdi geratuko da arrapatuta, horrez gain, hare mugikorrak itsas ertzean daude gehienetan, eta horrek urduritasuna eragiten du bizidunengan, beste hitz batzuetan, hare mugikorretan ondoratzen hazten zarenean, itsasoko ura ere hurbiltzea da, eta horrek estresa eta ezinegona eragiten du modu batean edo bestean, bi “arrazoi” horiengatik da hain arriskutzua hare mugikorrak zapaltzea
Imformazio iturriak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina