Bigarren Abarrak
Idazlea: Kirikiño
Marrazkiak: Adrian Ferreño
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 1982
Bizkaiko herri txiki batean kokatzen da istorio hau. Joxe Zorri langile on bat, igande arratsalde batean taberna batera sartu zen lagunekin musean jokatzeko. denek batera afaldu zuten eta gero berriketan hasi ziren. Konturatu baino lehen gauerdia zen etxera joan zenerako.
Bere andrearekin berriketaldi bat egin nahi zuen, baina heldu zen orduetarako bere andrea ohean zegoen; ez zenez etxera ezta afaltzera joan, andrea haserre bizian zegoen. Ohera sartu zen eta hitz egiten hasi zitzaion andreari, Joxe Zorri ikaratu egin zen, bere andrea hilda egongo balitz moduan.
Zer gertatuko da? Hilda egongo da edo agian ez? Zer egingo dute?
Iritzia:
Niri ipuina asko gustatu zait, historia oso erakargarria iruditzen zaidalako eta oso interesgarria ere. Liburua bizkaieraz idatzita dago eta badaude hitz batzuk bizkaieraz direnak eta orduan hitz horiek ezagutu ditut liburu honegatik. Orain dela askoko liburu bat denez, beste modu batean idazten zen eta liburua oraingoekin konparatuz gero desberdina denez asko gustatu zait.
Maia Guridi
2021eko urtarrilaren 29a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina