Coraline


Idazlea: Neil Gaiman


Itzultzailea: Julen ganbiria


Argitaletxea: Elkar 


Argitaratze data: 2019n 


Coraline - Neil Gaiman - txalaparta.eus

Etxez aldatu eta, Coraline esploratzera joango da. Coralinek bere familiaren etxe berriaren ateetako bat aurkitu eta zeharkatzerakoan, bere etxearen oso antzeko beste etxe bat dagoela konturatuko da (etxe berdina baina hobea dena). Hasieran, dena zoragarria izango da: janaria etxekoa baino gozoagoa, eta jostailuen kajoia paperezko aingerutxoz beteta egongo da, bakarrik hegan egiten dutenak, eta bizirik diruditenak eta hortzak karraskarazten dituztenak. Baina izango da beste ama bat hor biziko dena, eta beste aita bat ere, eta Coraline beraiekin geratzea eta bere “txikitxo” bihurtzea nahi izango dute. Bere izaera aldatu izango nahi dute eta ez diote joaten utziko. Coralinek bere trebetasun eta trikimailu guztiekin aurre egin beharko die, bere burua salbatu eta bere ohiko bizitzara itzuli nahiko badu. Zuek zer uste duzue? Coraline bertatik aterako ahal da?


Iritzia


Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere abentura eta fantasiaz beteta dago eta dena erritmo onean igarotzen da, liburuak iraun behar duena irauten du eta oso arin irakurtzen da, protagonista oso interesgarria da eta ondo aztertuz gero, mezu positibo eta bikaina ematen du atzealde tragiko bat duen istorio ilun batean. 


Animatu irakurtzera!!



Uxue Sagarna Larrañaga

2021/01/28


Iruzkinak