Izenburua: Eskularru beltzak, ikasbidaia
Autorea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Argitaletxe data: 2018
Herri zoro bateko Institutu batean, bi talde daude eta ikas-bidaia bat antolatzeko. Ikas-bidaia antolatzeko dirua lortu behar dute eta denek parte hartu beharko dute. Gazteen bizitzak hankaz gora daude eta ez dira ondo sentitzen, baina gehienek ez diote inori beraien arazoen berri ematen. Denbora asko behar izan dute dirua lortzeko eta aukerak pentsatzeko. Azkenean boxeo lehiaketa bat egitea pentsatzen dute eta horrekin dirua lortzea. Dirua lortzen dutenean hondartza eta tabernadun leku batera joatea nahi dute, horregatik, Maltara joatea erabakiko dute. Bertan gauza asko gertatzen dira, adibidez gazte batek hoteletik ihes egiten duela beste mutil batekin geldituko dira, festetan gehiegi edaten dutela, lagunen eta mutil lagunen arteko arazoak daudela, jendea gaixotu egiten dela, hegaldiarekin arazoak daudela…
Iritzia:
Eskularru beltzen 3.liburua da hau eta oso interesgarria iruditu zait. Niri abenturak eta liburuan arazoak egotea gustatzen zait, beraz, liburu hau aproposena iruditzen zait. Horrez gain, liburuak, gertaerak oso ondo azaltzen ditu eta marrazkiak ere ondo marraztuta daude. Nik, liburu hau, abenturak eta institutoetako liburuak gustoko dituztenei gomendatzen diet.
2021/01/04
Malen Zuburruti.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina