Eta ni zer?

Autorea: Fernando Morillo 
Argitaletxea: Elkar 
Generoa:Maitasuna eta dibertigarria 
Argitalpen urtea: 2003



    Larraitz 16 urteko neska bat da, oso bizia, azkarra eta jatorra, baina ez da polita izango, eta horrek min handia emango dio. Berari beti esango diote barnea dela garrantzitsuena, baina ez dio ezertarako balio bere ahizpa Usoa, oso polita izango delako, eta herriko mutil denak bere atzetik ibiliko direlako. 
Larraitzen aitak, asteko egun batzuetan ez da beraiekin etxean egongo, bere bikotearekin beste etxe batera joango delako. Egun horietan Usoak, mutilak etxera ekartzeko erabiliko du, ikastera datozela esanez, baina Larraitzek ez dio inoiz sinistuko, gero beti entzungo baititu arnas hotsak, eta horiek Larraitz oso triste jarriko diote.

    Egun batean Larraitzek bere txikitako lagun minarekin topatuko da, denbora askotik ez duela ikusi, hori dela eta taberna batera joango dira zerbait hartzera. 

    Bere txikitako lagun minarekin zerbait eduki dezake?


    Niri liburu hau asko gustatu zait. Alde batetik gaur egungo gizartearen inguruan hitz egiten duelako, eta bestetik gauzak nola deskribatzen dituen eta liburua idatzita dagoen moduagatik, gaur egungo gazteekiko aproposa da.



Iruzkinak