Ezekiel nora ezean

Izenburua: Ezekiel nora ezean

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2012


Ezkielek iada 15 urte ditu. Orain arte eduki duen bizitza zoriontsua bukatu egingo da bere aita biologikoaren itzulerarekin. Aitaren itzuleraren tartean Leonen urtebetetzeak izango dira, lagunek gauza asko edukiko dituzte prestatzeko. Arreba berri bat, aita berri bat… Honek guztiak Ezekielen izaeran eragin handia eduki lezake. Lagunek berdin jokatuko dute Ezekielen izaera berri horrekin? Lagunen arteko harremana balantzan egon liteke. Gainera bere bizitzan neska berri bat sartuko da, horrek zalantzak sor diezazkioke Ezekieli, nola erantzungo du zalantza horien aurrean? Leonen urtebetetzean zer antolatuko diete gelakide eta lagunek? Zer gertatuko da Elena eta Ezekielen artean zegoen maitasunarekin?
Niri liburu hau oso entretenigarria egin zait. Abentura eta gertaera asko ditu eta horrek liburuari bizia ematen dio. Hiztegiaren aldetik nahiko erraz irakurtzen da eta hitz ezagunak agertzen dira. Gainera liburuan zehar gorabehera asko daude, adibidez, aitaren itzulera, familiaren arteko iskanbilak, lagunen arteko gorabeherak… Gora-behera horiek guztiek liburua are entretenigarriagoa bihurtzen dute eta liburua irakurtzea errazten du. 



2020ko abenduaren 17a

Izar Mendibil

Iruzkinak