Futbolari Basatiak Felix Urakana
Izenburua: Futbolari basatiak Felix Urakana
Autorea: Joachim Masannek
Argitaletxea: GERO
Argitalpen data: 2008
Egun batean Felixen klasera ikaskide berri bat helduko da, Rocce da bere izena eta Bayer de Munich futboleko taldean jolasten du. Gainera futbolari famatu baten semea da. Denak ondo egoten dira Roccerekin, baina Felix ez eta igual futbolean jolasten bera baino hobea delako izango da. Roccek Bayer de Munichen jolasten du, baina Futbolari basatien taldean jolastu nahi du, bai edo bai. Azkenean taldean sartzen da, baina ez da entrenamenduetara joaten bere aitak ez diolako uzten, bere aitaren esanetan Bayernen jolastu behar luke eta. Futbolari basatiak haserretu egiten dira Rocceren aitarekin ez diolako taldean jolasten uzten Bayernen bakarrik, baina Futbolari basatiek normal entrenatzen dute. Zer uste duzue Rocce Futbolari basatien taldera joango dela edo bere aitak ez dio utziko eta Bayernen geldituko da?
Iritzia
Liburua asko gustatu zait haur bat Alemania bezalako beste herrialde batetik etortzen dela esaten duelako, baina Futbolari Basatiak taldeak niretzat zer egiten duen ere kontatzen du. Emozioz eta ilusioz beteriko istorioa da eta horregatik gustatu zait liburu hau. % 100 gomendatzen dut.
2021eko urtarrilaren 5a
Koldo Sampedro
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina