Futboleroak Lokartutako arbitroen misterioa

                                                             Futboleroak

 Lokartutako arbitroen misterioa



       Izenburua: Futboleroak, Lokartutako arbritoen misterioa

       Egilea: Roberto zantiago

       Argitaletxea: Ikasmina

       Argitalpen data: 20018-2019



Herri bateko eskola batean futbol talde bat dago. Talde horretakoak ez dira oso onak eta partida asko galtzen dituzte. Talde horretan pertsona bati pakete deitzen diote penalti guztietan huts egiten duelako, baina futbol talde horretan badago oso ona den beste jokalari bat, Toni izenekoa; berak ezin ditu denak kudeatu, ordea. Egun batzuk geroago gurasoek bilera bat egingo dute eta denboraldia galduz gero, futbolaren izenean koru bat jarriko dutela erabakiko dute.


Egunek aurrera jarraitu ahala, gurasoetako batek iruzurra egingo du, denboraldia galduz gero koru bat egotea nahi dutelako, bere semea talde profesional batera joatea nahi baitu. 


Taldean oso jokalari ona den neska bat hasiko da eta berarekin aldaketak etorriko dira, ordea. Poliki-poliki partiduak irabazten hasiko dira. Azken partida falta zaienean,  irabaztera joango dira eta zer gertatuko da? Partidua irabaziko dute? Zer gertatuko da iruzur egin nahi duen guraso horrekin? 



Iritzia:


Niri asko gustatu zait misterio asko daudelako eta oso ondo ulertzen da. Hori dela eta, helduei eta umeei gomendatzen diet. Laburpenean agertzen diren galderen erantzunak jakin nahi badituzu, irakurtzera animatzen zaitut. 


2020/12/04


                                                                                              Andoni


Iruzkinak