Gazteen esaerak euskaraz!
2018ko Euskaraldian, irainak ere Euskaraz badirela azaltzen zituzten hainbat bideo egin ziren, eta aurten, 2020an, antzerako gauza bat egin dute.
Aurtengo Euskaraldia eta gero, nerabeen eta gazteen hizkerari dagozkion esaeren inguruko bideo batzuk egin dituzte.
Bideo horietan, gazteok esaten ditugun esaerak Euskaraz ere badirela esaten dute, eta hainbat adibide azaltzen dira. Bideoetan, Euskara taldearen laguntzaz, euskarak dituen baliabide batzuk gaika erakutsi dituzte.
Esaera gehienak, hikan daude, eta batzuk dibertigarri xamarrak dira, adibidez; hik daukak/n kopeta!, gosex egon, kaka eginda nagok/n, munduaren ipurdian bizi naiz hi!...eta askoz ere baliabide eta esara gehiago.
Bideo hauek, euskara hizkuntza aberasteko eta normalizatzeko helburuarekin egin dira, eta gazteoi euskarazko esaerak erabil ditzakegula ohartarazi eta erakusteko.
Hemen ESAEREN BIDEOA.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina