Izenburua: GIZAJO BATEN EGUNKARIA, SUERTE TXARRA
Autorea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdina
Argitalpen data: 2017
Istorio honetan, oso suerte txarra duen mutiko bat agertzen da, Greg. Gauza txar asko gertatzen zaizkio baina garrantzitsuena hau da, bere lagunik onenak neskalaguna aurkitu du eta Rowleyk Greg bakarrik utzi du, bere lagunik onena galdu du. Orduan bere barruan hutsune bat egin da. Handik egun batzuetara Rowleyk eta berak bizi izan dituzten momentu guztiak gogoratzen hasiko da eta adibidez eskolatik etxera joateko momentuak faltan botako ditu. Momentu horretan ez du nahi lagun berriak egiterik eta bakarrik sentitzen da, horregatik egun batean jolastokian lagunak bilatzeko txirrina jo du eta pertsona nagusi bat etorriko zaio, baina adin alde oso handia dagoenez ez du bere laguna izan nahi. Ondorioz, egoera berdinean jarraitzen du. Triste jarraitzen du eta Rowleyk, bere lagunarekin berriz ere egoteko esperantzarekin jarraitzen du.
Berriro ere lagunak izango dira?
IRITZIA:
Istorio barregarriak eta gertakizun asko dituzten liburuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatzen diet. Horrez gain, nire ustez istorioaren momentu batzuk barregarriak dira. Orokorrean liburu hau asko gustatu zait.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina