Izenburua: Harry potter eta
fenixaren ordena
Idazlea:J.K. Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Argitaletxea: Salamandra
Argitarapen data: 2004an
Osaba-izeben etxean, opor aspergarriak oraindik ez dira amaitu, eta Harry inoiz baino urduriago dago. Ia ez du Ron eta Hermioneren berririk izan, eta Hogwartsen zerbait gertatzen ari dela uste du. Izan ere, magia eta sorginkeria eskola ospetsuan beste ikasturte bat hasten denean, bere beldurrak errealitate bihurtzen dira. Magiako Ministerioak ukatu egin du Voldemort itzuli dela, eta Dumbledore eta Harryren aurkako kanpaina hasi du, horretarako Dolores Umbridge irakasle beldurgarriari bere mugimendu guztiak zaintzeko ardura emanez. Beraz, bakarrik eta ulertu gabe sentitzeaz gain, Harryk susmatzen du Voldemortek bere pentsamenduak asma ditzakeela, eta susmatzen du zerbait txarra gertatuko dela berriro Howartsera joaten bada, baina bere lagunak ikusteko gogoak ditu, beraz…. Zer gertatuko da Harry Potterrekin? Zer misterio biziko dituzte Harry-k eta bere lagunek? Nolakoa izango da Dolores Umbridge?
Nire iritzia:
Nik pentsatzen dut Harry Potter eta fenixearen ordena oso ondo dagoela, interesgarria eta polita delako, gainera pertsonaiak eta istorioa oso lortuta daude eta horregatik da entretenigarria. Liburu hau irakurtzen ez naiz aspertu misterio eta gauza entretenigarri ugari dituelako. Beraz, horrelako gaiak gustatzen bazaizkizu liburu hau asko gomendatzen dut. Hala ere, jakinarazi nahi dut, oso lodia dela ikusterakoan, jendeari ez zaiola erakargarria iruditzen, baina ilustrazioak oso politak dira, beraz, horrek liburua erakargarriagoa egiten du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina