Izenburua Hobbita
Idazlea John Ronald Reuel Tolkien
Itzultzailea Sergio Ibarrola eta Xabier Olarra
Argitaletxea Igela
Argitaratze urtea 2008
Istorio honetan Bilbo izeneko hobbit bat bere etxean bizi da lasai eta abentura gabeko bizitza batekin. Baina egun batean Gandalf magoa etorriko da beste 13 ipotxekin eta Thorin erregearekin bisita bat egitera, Bilbori abentura bat egiteko konbentzitu nahian. Abentura beraien altxorrak berreskuratzea, beraien mendia berreskuratzea eta Smaug dragoiari aurre egitea izango da. Beraz, bidea egiten hasiko da, bidean munstro askori aurre egin beharko diete. Geroago, lakuko hirira joanez, bertako biztanleek oso ondo hartuko dituzte eta festa bat egingo dute. Hurrengo egunean ipotxak eta Bilbo Mendi bakartira abiatuko dira, bertatik Smaug dragoiek ihes egingo dute eta dragoia eta ipotxak borroka egingo dute Smaug dragoia hil arte. Baina elfoek ere nahiko dute altxorra, beraz, borroka egitea proposatuko dute. Borroka egin beharko dutenean, Tragoen armadak helduko dira, beraz, ipotxek eta efoek indarrak bateratuko dituzte eta Tragoen kontra borroka egingo dute. Nork irabaziko du borroka? Ipotxek eta elfoek irabazten badute, zelan partekatuko diituzte altxorrak? Elfoek ipotxak traizionatuko dituzte?
Nik balorazio zintzo bat egingo dut, niri ez zaizkit istorio fantastikoak gustatzen eta hala ere liburu hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Istorio luzea izan arren,. ez dago momenturik aspertzen zarena, betik daude akzioak eta gertaerak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina