Ikusezina

Ikusezina” de Laida Martínez Navarro // Grupo Edebé: publicaciones  infantiles, juveniles y para adultos

 


Izenburua: Ikusezina                                                         

Autorea: Laida Martínez Navarro                                         

Argitaletxea: Giltza                                   

Argitalpen data: 2018ko martxoan




Ikusezina liburuak pertsonaia nagusi bat dauka, Ismael Arana. Mutikoak hamasei urte ditu, eta batzuetan ikusezina izatea nahi du, airean desagertu ahal izateko. Ismaelek pentsamendu txar hori dauka eta ez daki nola konpondu ”arazoa”. Bere buruari galderak egiten hasi da, egoera horri aurre egin gabe jarraituko duen galdetuz. Horrez gain, ez du aitarik, ama bat bakarrik. Bere amak asko laguntzen dio denbora gogorretan baina bere lagunek ez, ez baitauka hainbeste lagunik. 


Ismaelen amak, Ismaelek laguntza behar duela pentsatzen du. Egunak pasatuz hobeto sentitzen da, baina oraindik pentsamendu txarrak dauzka. Bere amak psikologoarengana eraman du, Ismaeleri laguntza eskeintzeko. Zer gertatuko da? Psikologoak lagunduko dio edo ez?


Laida Martínez Navarrok egin duen liburua asko gustatu zait. Hasieran ez zitzaidala gustatuko iruditu zitzaidan, baina irakurtzen jarraitu dut eta misterioa agertzean animatu egin naiz. Liburua amaitu dudanean, berriz, asko gustatu zait eta aurkeztea erabaki dut. Lagunei gomendatuko nuke.


Danel Saez de Jauregi Eiguren


2021/01/07


Iruzkinak