Iqbalen historioa
Izenburua: Iqbalen historioa
Idazlea: Francesco D’Adamo
Argitaletxea: Alai
Argitalpen data: 2003
Zoritxarrez beteriko istorio honetan, Fatima eta Iqbal
ageri dira protagonista bezala. Bi horiek Hussain Khanen alfonbra lantegian bizi dira beste hainbat umerekin batera. Ume horiek, atsedenaldi txikiak izan arren, 12 orduz lan egitera derrigortuta daude haien gurasoek daukaten zorra ordaintzeko.
Hori guztia alde batera utzita, umeak ohera joan baino lehen, Hussain Khanek rupia bakar bat ematen dio ume bakoitzari sari bezala. Gainera, Hussainek ume hauen gurasoen zorrak arbel erraldoi baten ditu irudikatuak. Eta, gauero ume bakoitzeko marra bat ezabatzen du. Baina, Iqbal zeozer arraroa nabaritzen hasten da, Hussain Khanek egunero marra bat ezabatu arren, arbelak berdin jarraitzen du. Zorra inoiz ez dela bukatuko ondorioztatzen du, horrexegatik, ihes egitea erabakitzen du, baina…
ihes egitea lortuko du? Fatima salbatzera itzuliko da?
Iritzia:
Istorio tentagarriak maite dituzten pertsonentzako oso gomendagarria da liburu hau, bertan, espero ez ditugun gauza asko pasatzen baitira. Horrez gain, liburu oso polita da nire ustez, eta, irakurtzea merezi du, gaur egun gertatzen den egoera bat oso ondo deskribatzen baitu. Baina, kexa txiki bat ipini beharko banio, sarrerako aurkezpena oso astuna iruditu zaidala esango nuke, nire ustez, aurkezpen hori “tentagarriagoa” izan beharko litzateke.
A.Igarza
2021keo urtarrilaren 18a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina