Izaroko altxorra

Izenburua: Izaroko altxorra

Egilea: Iñaki Friera.

Argitaletxea: Ibaizabal.                                      

Argitalpen urtea: 1996ko azaroan.



XVI. mendearen bukaeran, Drake piratak Izaron bizi zirenei erasoko die, eta han beraien altxorra ezkutatuko dute. Denbora bat geroago, lapur batzuek bertako sekretua deskubrituko dute, eta altxorra lortzeko plan bat prestatzen hasiko dira. Baina plana prestatzen dauden bitartean, neska-mutil batzuei beraien lagun baten txakurra hil behar dela jakingo dute, eta beraren bila joango dira albaitariarenera. Egun hartan kalean lo egitea adostuko dute. Bertan daudela ezezagun batzuk ikusiko dituzte altxor bat lapurtzeari buruz hizketan. Neska-mutilek susmo txarra hartuko diete eta jarraitzea pentsatuko dute. Lapurrek beraiei buruz entzungo dute eta beraien bila joango dira. Baina, beraien bila joan bitartean hainbat gauza gertatuko dira, beraien gurasoekin arazoak, plana egiteko arazoak... Eta gauzek okerrerantz egingo dute. Baina azkenean lortuko al dute lapurrak geldiaraztea?



Niri liburu hau asko gustatu zait, bertan gertatzen diren gauzak ondo azaltzen baititu eta horrelako abenturazko liburuak asko gustatzen zaizkit. Liburu hau abenturazaleei gomendatzet diet, zeren eta hainbat abentura desberdin agertzen dira.



2021/01/07

Olatz


Iruzkinak