Jack txikiren balada
Izenburua: Jack txikiren balada
Autorea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen data: 2018ko azaroaren 1ean
Irudia:
Jack txiki txerri margolari bat da eta baserri batean lasai-lasai bizi da, agian lasaiegi eta dena. Kasualitate handiz egun batean pirata itxurako gizonkote lotsagabe bat helduko da txerritxoaren herrira. Sorbalda gainean loro bat izango du eta horrek pirata bat dela erakusten du. Jackek ideia bat izango du, loroz mozorrotzea eta piratarekin abenturak bizitzera joatea, baina lehenik loroarekin hitz egin beharko du ea ados dagoen jakiteko. Handik ordu erdira hitzegin ostean lagun onak egingo dira, eta loroak lasai asko utziko dio joaten berak deskantsua behar duelako eta pirataz nekatuta dagoelako. Momentu horretan Jackek ez du pentsatzen gauzak nahastu egingo direnik eta planak okertu egingo zaizkio, baina bitartean, beste abentura batzuk bizi izango ditu, hori bai, Jackek bizitakoa irakurtzeak asko merezi du, gauza txarrak ahazturik, sekulako abentura guaia bizi izan dutelako.
Iritzia: Nire ustez liburu honetan hainbeste abentura daude ez zarela irakurtzeaz aspertzen denbora osoan zerbait gertatzen zaiolako. Horregatik abenturak gustuko dituenari gomendatzen diot.
2021/01/01
Aratz
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina