IZENBURUA: KAIO BATEN HISTORIA
EGILEA: LUIS SEPÚLVEDA
ARGITALETXEA: ALBERDANIA
URTEA: 2007
Liburu honek Hamburgoko portu inguruan dabiltzan animalia batzuetaz hitz egiten du, haien artean, Zorbas, protagonista katu beltz eta gizena da, bere lagunak, Idazkario, Orojakitun, Colonello eta Haizalde dira. Egun normal batean, Zorbas portuan zegoela, kaio bat ikusi zuen itsasoan, gerturatu zenean, hil-zorian zegoela ikusi zuen, petroleo isuri batek harrapatu zuen kaioa, Zorbasek hitz ematen dio bere arrautza zainduko duela eta baita kaiokumea, eta historian zehar hegan erakusten dio Zorbasek.
Liburuak historia nola kontatzen duen oso arraroa da, bi zatitan banatuta dago eta oso zaila egin zait liburuaren haria hartzea, adibidez pasarte hau oso zaila da ulertzeko, “Idazkario, gogora biezat berorrek uxaldia eman behar diegula madarikatu horiei; ehiza antolatu behar dudala Masakar… Masgakar...nolanahi arraio den horren jaleena; konprenditu al dit?” baina behin haria harturik oso historia polita iruditu zait, pertsonaiak zein diren jakitea oso zaila da, uste dut liburua 13 urtekoentzat egokia dela, horregatik gomendatzen dizuet liburua.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina