Nire alabak ez dauka erremediorik

Nire alabak ez dauka erremediorik: 194 (Xaguxar): Amazon.es: Mendizabal  Aranburu, Antxiñe, Morcillo Borrega, Jose Mari: Libros NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK  


Idazlea: Antxiñe Mendizabal 

Marrazkiak: Markots

Argitaletxea: Elkar 

Argitaratze data: 2013ko maiatzean



Liburuak, ama-alaba harremanari buruz hitz egiten du. Bertan, Irati izeneko neska bat agertzen da, eta bere ama Amaia deitzen da. Istorio hau, lehenengo pertsonan idatzita dago, Amaiaren ikuspegitik. Liburu honetan, Irati nerabe bat da, eta Amaiak Irati nerabezaroan  bere ikuspegitik zelan aldatzen den kontatzen du. Horrez gain, bera bere alabaren erabakiekin zelan sentitzen den kontatzen du, eta bere senar Iñakik kasu batzuetan zer pentsatzen duen ere. Zelako ikuspegia dute nagusiek nerabeen inguruan? Zelan sentituko dira beraiek? Zer aldaketa gertatzen zaie nerabeei gurasoei gustatzen ez zaizkienak? 



Iritzia: 


Nire iritziz, liburu hau oso egokia da irakurtzeko, batez ere nerabe bat bazara. Azkenean, gurasoekin enpatizatzen lagundu didalako, guraso baten ikuspegitik dena ikusita, hau da, beraiek pentsatzen sentitzen eta ikusten dutena, liburuan agertzen delako. Irakurtzen joan naizen heinean, konturatu naiz liburuan agertzen den nerabea eta ni nahiko antzekoak garela, eta liburuan agertzen diren zenbait kontzeptu, oso antzeko bizitzen ditudala eta hauen aurrean gurasoen pentsamenduak zelakoak diren ikusten delako. 


Gustatuko litzaidake, liburu berean, Irati eta Amaiaren ikuspegiak ikustea, horrela bi ikuspegiak konparatu daitezkeelako eta horrela bien iritziak, pentsamenduak... ikus daitezke. 


Nahia Irazu Molero

2021/01/24


Iruzkinak