Nire alabak ez dauka erremediorik -

 

  • Nire alabak ez dauka erremediorik  - 





Idazlea: Anetxe Mendizabal

Argitalpen urtea:2013

Argitaletxea: Elkar






NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK de ANTXINE MENDIZABAL | Casa del LibroKaixo nik Amaia dut izena, senarrarekin eta alabarekin bizi naiz, nire alabari Irati jarri genion izena eta 14 urte bete barri ditu. Gazte eta nerabe gehienek ohi duten bezala desastre hutsa da. Egunero ditugu tira-birak, ez bada gauza bategatik beste bategatik izango da, logela desordenatuta dagoelako, portatilarekin denbora asko egoten delako… Beti dago zerbait liskarretan sartzen gaituena.


Egun guztia egoten da bere gelan sartuta eta lagunekin txateatzen eta bertatik irteten denean, jateko, dutxatzeko edo lagunekin geratzeko da, gainera dutxara sartzen denean ez dago nork atara duen ordu erdi edota ordu osoan.


Nik alaba asko maite dut, ez pentsatu ez dela horrela, baina batzuetan jasangaitz egiten zait eta gustatuko litzaidake, arduratsua izatea eta bere gauzak, berak bakarrik egiten ikastea, nire laguntza gabe. Ez diot gehiegi eskatzen: bere ohea egitea, gau erdian egarri izanik ur bila bera altxatzea..


Lortuko dut  Iratirekin bakeak egitea?


Niri, liburu hau asko gustatu zait. Behar bada, liburuan agertzen de pretsonaiak, nerabeak (Irati), nire adin berdintsua daukalako izan daiteke gustatu izanaren arrazoi bat. Edota, bera eta bere amak duten harreman egoera, nire amak eta nik dugunarekin antzekotasun handia duelako ere izan daiteke, beraz, identifikatuta sentitu izan naiz pasarte askotan.


Iruzkinak