Izenburua: Portuak
Egilea: Ohiana Arana
Argitalpen data: 2020
Argitaletxea: Elkar eta Gaumin.
Ilargi, nerabe gazte bat da, baina nerabezaroaren tartean, bere aitona hilko zaio, eta honek, Ilargi asko minduko du. Bere aitona “ahaztea” lortzen duenean, bere lagunekin nerabezaroko etapak gainditzen arituko da. Besteak beste, Ilargiri hilerokoa bajatuko zaio, bere lagunik onenari ileak irtengo zaizkio, besteari bularrak hasi...
Ilargi, bere “betiko lagunekin” geratzen jarraituko du, bere kuadrilarekin, txikitatik bere lagunak direnekin. Beraien artean, hainbat gertaera gaindituko dituzte. Gainera, geroago, lokal bat alokatuko dute, beste neska talde ezezagun batzuekin batera. Denen artean apaindu egingo dute, beraien giroa emango diete, eta lokalak beraien artean gehiago batuko ditu.
Ilargik, nerabezaroa oso era berezian ikusiko du, eta portu batekin eta itsasoarekin konparatuko du. Nola gaindituko ditu Ilargik nerabezaroko egoera eta arazo berriak? Nolakoa da nerabeen bizitza? Ilargik zergatik dio nerabezaroa portu baten bezalakoa dela?
Nire iritzia:
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, nerabezaroaren ikuspuntu desberdin bat adierazten du, baina era berean, oso identifikatuta sentitu naiz eta oso interesgarria da.
Liburu honek, metafora berezi eta ulergarri asko ditu, eta honek nerabezaroaren ikuspuntua hobeto ulertzen laguntzen du. Halere, liburuko testuak, puntu asko ditu esaldi laburren artean, eta horrek pixka bat konfunditzen du, baina beste irakurtzeko modu bat da.
Asko gomendatzen dut.
Jone Lezaun, 2021/1/28
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina