Ispiluen etxea
IZENBURUA: Ispiluen etxea
EGILEA: Ulysses Moore
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Mezulari
MARRAZKILARIA: Iacpop Bruno
ARGITALPEN-DATA: 1970
Liburu honetan, hiru neska-mutil daude abentura zoragarriak biziko dituztenak:
Jason, Rick eta Julia dira.
Eurek, txikitatik elkar ezagutzen dute, eta oso lagunak dira. Beraiek misterio arraroak argitzea atsegin dute. Kasu honetan Peter Dedalusen etxera joan dira (bere lagun bat) Denboraren Ate misteriotsua deituriko tramankulu bat nork egin duen jakiteko. Baina eurentzat, zoritxarrez, ez da hain erreza izango, etxe hartan, ispilu oso arraroz inguratuta egongo baitira. Lehenengo ez dute jakingo zergatik dauden hainbeste ispilu, eta hain arraroak. Baina eurek mila abentura harrigarri bizi ostean jakingo dute zergatik dauden ispilu horiek, eta ezer ez dela izango eurek uste dutena.
Gehiago jakin nahi baduzu, liburua irakurri beharko duzu.
Nire ustez liburua oso ondo dago, hasiera pixka bat motela da, baina gero interesgarri jartzen da, intriga asko sortzen du, eta nire ustez, gustu askotarako da, abentura, drama, akzioa… baina gehien bat misterio liburuak gustatzen zaienei gomendatzen diet.
Adei.G
2021/01/30
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina