Urrezko Orrazia

                                                        URREZKO ORRAZIA 

Urrezko orraziak: 187 (Xaguxar): Amazon.es: Arostegi Castrillo, Gaizka,  Eibar Zugazabeitia, Eider: Libros


Idazlea: Gaizka Arostegi

Itzultzailea: Eider Eibar

Marrazkiak: Juantxu Beloki

Argitaletxea: Elkar                                                          

Argitapen data: 2012



Ainhoa, 10 urteko neskato bat da, eta gurasoekin batera, aitita eta amonaren baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da eta basoa kolorez jantzita dago. Oporraldi lasaia izango da, bere lagunekin batera. Baina, gure protagonistari dena korapilatzen zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean. Irudian bere aurpegi berbera daukan neskato bat dago, eta laguntza eskatzen ari zaiola sentitzen du. 

Birramonaren sekretua argitu nahirik, Ainhoa basoan sartuko da eta abentura desberdinak biziko ditu, bertako biztanle misteriotsuak ezagutuz; izaki mitologikoak.

Zein izaki mitologiko uste duzue ezagutuko duela Ainhoak?



Iritzia:


Niri, liburu hau asko gustatu zait. Abenturazko liburua da. Elkartasuna zer den eta elkartasunak sortzen dituen onurak  ere  aipatzen ditu.  Liburu honetan fantasia eta errealitatea nahasten dira. Orduan, liburu hau irakurtzen duzunean  istorioaren barrura sartzen zaren sentsazioa duzu eta liburuko pertsonaia bat zarela sentitzen duzu. 

         


Elaia Rui-Wamba

2021ren urtarrilaren  25a.       


                                                                            


Iruzkinak