Webguneetako cookieen oharrak euskaraz


            Cookie bat datu fitxategi txiki bat da, gure ordenagailu, sakelako telefono edo bestelako gailu batera bidali eta gure nabigatzailean gordeta geratzen dena webgune bat bisitatzen dugunean. Cookieei esker, gure nabigazioaren inguruko informazioa jasotzen da eta erabiltzailea modu unibokoan identifikatzeko aukera ematen du.


Aurrerantzean, eitb.eus-eko erabiltzaileek euskaraz irakurri eta kudeatu ahalko dute beren pribatutasunaren inguruko informazioa. Izan ere, EITBk cookieen eta baimenen inguruko testu eta ohar guztiak euskaratu ditu, eta beste komunikabide eta enpresa batzuek ere erabili ditzaten partekatu. Horrela teknologia berrietan Euskara sustatu egingo da.



Iturria: Eitb

Iruzkinak