Artizarrean gaur egun sumendi aktiboak egon daitezkeela baieztatu dute

 

Artizarrean gaur egun sumendi aktiboak egon daitezkeela baieztatu dute

1990eko hamarkadan, Magallanes espazio-ontziaren radar irudiek erakutsi zuten sumendi asko zeudela Artizarretan, baina ez zekiten aktiboak edo hilda zeuden, Marte bezala. Hamar urte geroago, Venus Express detektagailuak erradiazio infragorriekin egindako behaketek sumendi aktibitatearen zantzuak zituzten. Orain frogatu dute oso laba jario gaztea duela.

Ondorio honetara iristeko, Artizarraren atmosfera sortu zuten laborategian eta lurrazaleko mineralak denboran zehar nola aldatzen diren aztertu zuten

Ondorioz, olibinoa (sumendi erupzioek sortutako minerala) atmosferarekin azkar erreakzionatzen eta magnetita eta hematitak estaltzen ikusi dute. Laborategiko aldaketak Artizarretan ikusitako aldaketekin bat datoz.

Hori dela eta, ikerketak zuzena dela erakusten badu, gaur egun eguzki sisteman sumendi jarduera duen bigarren planeta izango da. Ikerketa "Science Advances" aldizkarian argitaratu zen.



Magallanes: Pertsona bat.

Informazio iturria: Zientzia.eus 

2021/05/03

Nora Magunazelaia




Iruzkinak