Euskararen normalizazioa lortzeko bide bakarra independentzia dela uste du EHEk
Euskal Herriaren independentzia dela "euskaldunok euskaraz bizitzeko eta euskararen normalizazio osoa erdiesteko" modu bakarra.
Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideek «eraberritu eta garai berrietara egokitzeko» garatu duen prozesuaren lehenengo emaitza aurkeztu dute larunbat honetan: 'Euskal Herrian Euskaraz-en Ikusmira', Euskal Herriaren independentzia «argi eta garbi aldarrikatzea» berritasun nagusitzat hartzen duen agiria, hain zuzen.
Aurkezpen honetan EHEren ibilbide luzean une ezberdinetan parte hartu duten hainbat kide izan dira. EHE sortu zenetik gaur eguneraino.
Aizpurua EHEko gaur egungo kideak hartu du lekukoa, gogoratuz "asko geratzen dela oraindik euskara zaurgarritasun egoeratik atera eta euskaldunok normaltasun osoz bizi ahal izateko". Era berean esan du, euskal herritarrek euskara ezagutzeko beharra dutela eta normalizazioa lortzeko ezinbestekoa dela euskara lehentasuneskoa izatea.
"Hizkuntzen arteko harreman-eredu berri bat" aldarrikatu du EHEk, non euskara hizkuntza komuna izanik hizkuntza-aniztasuna errespetatua eta zaindua izango den.
Informazio iturriak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina