Kalitatezko euskara sustatzeko hitzarmena izenpetu dute EITBk eta Euskaltzaindiak

 Kalitatezko euskara sustatzeko hitzarmena izenpetu dute EITBk eta Euskaltzaindiak


Andoni Aldekoa Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak 2024ko abenduaren 31 arte indarrean egongo den bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian. EITBren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza 2003tik dator, eta ordutik kalitatezko euskara sustatu eta zabaltzearen alde egin dute bi erakundeek.     


EITBko hedabideek kalitatezko euskara estandar eredugarria zabaltzen eta finkatzen lagunduko dute ondoko lau urteetan, Akademiaren arau eta irizpenak betetzeko engainamendua hartzen dutela. Aldi berean, euskalkien aberastasuna bistaratzen eta balioan jartzen ahaleginduko dira, hizkuntza erregistro egokiak erabiliz, saio bakoitzari eta komunikazio egoera bakoitzari dagokion eran.    


Andoni Aldekoa eta Andres Urrutia, akordioa sinatzen.



Euskarriak:


EITB 


Iruzkinak