Nola sartzen da arrautza bat botila batean indarra egin gabe?

Ikerketa galdera:

Zergatik botilaren barruan papera suarekin sartzean arrautza inolako esfortzurik gabe botilara sartzea?


Hipotesia:

Nire ustez, botilaren barruan papera suarekin egotean, ura kondentsatu egingo dela. Ura kondentsatzean arrautzaren ipurdia busti egingo dela eta horrela, arrautza botilara oso erraz pasatuko dela.


Materiala:

  • Kristalezko botila bat.

  • Arrautza egosi bat 

  • Paper zati txiki bat

  • Txiskero bat


Prozedura:

  1. Lehenengo, arrautza normal bat ura daukan kasuela txiki batera sartu. Kasuela hori sutan ipini eta tenperatura maximora jarri 10 minutuz.

  2. 10 minutu pasa ostean, kasuela sutik kendu, arrautza bertatik atera eta azala kendu. 

  3. Ondoren, kristalezko botila bat hartu. Gero papel zati txiki bati txiskerarekin su eman eta botila barrura sartu. 

  4. Papera su eman eta botilaren barrura sartuta duzula, segituan arrautza botilaren muturrean jarri behar da. 

  5. Apurka-apurka arrautza botila barrura nola sartzen den aztertu. 


Behaketa:

Ondorioa:

Oxigenoarengatik gertatzen da hau. Papera sutan  botilaren barruan jartzean eta botila horren muturrean arrautza egosia ipintzean, suak botila barruan dagoen oxigeno gustia hartzen du. Suak hori egitean arrautza, *presioagatik, botilaren barrura sartzen da. 

Kasu honetan, botila arrautza bitartez ez du oxigenoa bertara pasatzen usten eta suak oxigenoa behar duenez, arrautza barrura sartzen da zuk eskuarekin ikutu gabe. 

*Presioa, gainazal baten aurka egiten ari den indarraren osagaia da, normalaren intentsitatea adierazten duena. 


Informazio iturriak:

https://www.mundoprimaria.com/ciencia-para-ninos/mejores-experimentos-caseros-faciles-divertidos-ninos

https://explorable.com/es/experimento-del-huevo-en-una-botella




Iruzkinak