RNA mezularia, txerto berrien funtsa

    COVID-19tik babesteko Sendagaien Europako Agentziak baimendutako lehen bi txertoak RNA mezularian oinarritzen dira. Dituzten ezaugarriei esker, txerto klasikoek baino azkarrago frogatu dute eraginkorrak eta seguruak direla.

    Dena dela, haien garapena ez da gelditu, eta RNA mezularia oinarri duten bestelako txertoak ere bidean dira; tartean, Isabel Sola Gurpegi eta kideak ikertzen ari direna, Espainiako Bioteknologia Zentroan.

    COVID-19ri aurre egiteko estrategian, txertoa funtsezkoa da. Horiei esker, txertoa jaso dutenek sistema immunologikoa ondo prestatuta dute, birusa SARS-CoV-2 hedatzea eta kutsatzea eta gaixotasunak eragitea eragotzi dezakeena.


2021/02/28

Erika De La Lama

Iruzkinak